Inkestak
¿Te gustaría que se retirase la bandera española de la balconada del Ayuntamiento?
 
Dias On line





¿Recuperar clave?
¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
Visitas
Visitantes: 206313
Sindicación
Establecer PortuActiva como página de inicio"
"KENDU ZURE PLAKA" EKINTZA ZUZENA PDF Imprimir
x.jpg

Pasa den Urrian plaka faxistei buruz egindako ekintza zuzena aurkezten dizuegu. PortuActiva kolektiboa kalera irten zen berriro ere Udalaren jarrera salatzeko.

 

Gogoratzen bazarete, orain dela gutxi, Paco Ruiz kominikabideetan agertu zen plaka faxistei buruz hitz egiten. Kasualitateak ez dira existitzen eta orain ikusiko duzue zergatik egin zuen zinegotziak agerraldia komunikabideetan.
 
 
PortuActiva kolektiboa ekintza zuzenetara pasa zen,eta gure gain hartzen dugu 5 plaken “garbiketa”.

Plaka Hauek hurrengo lekuetatik kendu genituen:

-Alde Zaharra.

-Almirante Valdecilla kalea.

-Martín Fernandez Villarán

-Alfonso Del Pozo
 
Klikatu argazkietan handiago ikusteko... 
 
 
Plakak kendu eta gero, textu batekin batera herriko puntu ezberdinetan jarri genituen. Ekintza hau ZURE PLAKA KENDU izenekoa izan zen, eta Portugaleteko herria gonbidatzen genuen plaken garbiketa egitera,
batez ere gure Udalak jarrera pasiboa ikusita.

Herriari erakutsi genion nolakoak diren aipatutako Frankoren garaiko plaka hauek, jendeak identifikatu eta beren atarietatik kentzeko. Portugaleteko Udalak guk jarritako plakak kendu zituen kaleetik, baina
besteak, atarietan daudenak, ez dituzte kentzen, penagarria.
 
Paco Ruiz-ek ez diola gai honi merezi duen garrantzia ematen, badirudi Paco Ruiz-ek ez duela irakurri  “LEY DE MEMORIA HISTORICA”. Zergatik?...
 
Gure ekintza honekin azaltzen genuen ez genuela itxoin behar gure udalak legea bete arte, beraz, heldu da garaia plaka guzti hauek gure herritik desagertarazteko.

PORTUGALETEKO UDALAK EZ DU LEGEA BETETZEN, FAXISMOA GURE KALEETATIK DESAGERTARAZI BEHAR DUGU.
 
KENDU ZUK ERE  ZURE PLAKA!!!! 
 
< Anterior   Siguiente >